Unax Ugalde, oñatiarren artean

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 21a

Atzo iluntzean Unax Ugalde "Bon Appetit" filmaren proiekzioan egon zen, Oñatiko kultur etxean. Proiekzioa eta gero ikusentzuleek aukera eduki zuten filmean parte hartu duten Ugalderekin, Aitor Mantxolarekin eta Aitor Perosterenarekin hitz egiteko. "Polita da ikusentzuleekin aurrez-aurre hitz egitea. Udan egingo dut beste bisita bat Euskal Herrira", esan zuen Unax Ugaldek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak