Illarramendi 2003ko uztailaren 30ean atxilotu zuen Frantziako poliziak. Epaitua izan ondoren, 10 urteko espetxe zigorra ezarri zioten eta atzo bete zuen. Frantziar estatuak ipinitako zigorra amaituta, kanporatua izateko eta Espainiako polizien eskuetan geratzeko arriskua zuen eta, horren kontra, gose greba hasi zuen astelehenean. Atzo, maiatzak 19, libre geratu zen.