Goya sarietan zuzendari berri onenaren saria lortu zuen 'Bon Appétit' (David Pinillos) filma eskainiko dute gaur Oñatiko kultura etxean. Emanaldia 19:00etan izango da eta ondoren zinema-foruma egingo dute filmeko protagonistekin. Unax Ugalde aktore gasteiztarra eta David Pinillos zuzendaria egongo dira Oñatin; eta, horiei laguntzen filmean parte hartu duten bi oñatiar: Aitor Mantxola argazki zuzendaria eta Aitor Perosterena atrezzoa egin duena. Emanaldian parte hartzeko gonbidapenak eskatu behar dira Kultura etxean –16:30etik aurrera–.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.