Artelekuko arduradunek prozesu osoaren argazkiak bidali dituzte parrokiara eta ondorioz, herritarrei aurkezpen bezala, argazkiak ikusteko aukera ere eskaini nahi die parrokiak. "Burdin hesiak zabalduko ditugu eta herritarrek Salomon erregearen irudia gertu-gertutik ikusi ahalko dute", esan du parrokiako arduradunak.