Oñatik "aldaketarako gogoa" duela esan du Bilduk hainbat herritarren aurrean

Mireia Bikuña 2011ko maiatzaren 19a

Oñatiko Bilduk ekitaldia egin zuen atzo, eguaztena, San Lorentzon. Hainbat herritarrek herriarendako egindako bideoa aurkeztu zuten. Ekitaldia jendetsua izan zen, eta Mikel Biain alkategaiak esan zuen herritarrek "aldaketarako gogoa" dutela. Kanpainako azken ekitaldia, nagusia, bihar egubakoitza egingo dute plazan, 19:00etan.

Hainbat herritarren hitza eta ahotsak biltzen dituen bideoan, Bilduren programaren ildo nagusienak aipatzen dituzte. Mikel Biainek esan zuen hauteskunde eguna iristeko "gogoa" dutela, eta emaitza "historikoak" espero dituztela. Gaineratu zuen herritarrengandik "animo" asko jaso dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak