Euskal Herriko musika eskolen jaialdia Oñatin egingo da 2013an

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko maiatzaren 17a

Oñatiko Musika Eskolak baimena eskatu du Euskal Herriko Musika Eskolen elkartean eta baiezkoa jaso du. Hala, Jose de Azpiazu Musika Eskolak 25. urteurren ospakizunekin hasteko Musikaldia ekarriko du Oñatira 2013an.

Hori 2013ko Musikaldiari dagokionez. Aurten, baina, Gasteizen ospatuko dute Musikaldia maiatzaren 21ean, zapatua. Oñatiko Musika Eskolak Triki-pandero eta Haize taldea eramango ditu Gasteizera. Lehenengoek kalejira egingo dute 11:00etan, eta bigarrenek Goiuri Jauregian eskainiko dute kontzertua. Gasteizera joateko autobusa jarriko dute musika eskolako kideek. 9:00etan irtengo da autobusa Oñatitik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak