Koldo Aiestaran Kukuxumusuko sortzaileetako bat eta egun enpresako zuzendari nagusi dena eta Pedro Balboa Komunikazio arduraduna izan ziren hizlari, eta azaldu zuten 1989an Iruñean martxan jarritako enpresa-proiektu berezi honen esperientzia.
Hiru lagunen artean sortu zuten, eta 22 urte geroago 105 langile ditu. 50 herrialdetan saltzen dituzte euren produktuak. Kamisetekin hasi ziren, baina 2003 urteaz geroztik hitzarmenak dituzte era askotako produktuak egiten dituzten enpresekin, euren euskarrietan, katiluetan, koadernoetan, bizikletetan eta abarretan euren irudiak erabiltzeko.