Udaberrirako ibilaldiak programaren barruan antolatzen den seigarren ekimena da domekakoa. Ibilbidea herritar guztiei zuzenduta dago. Ondokoa bidea egingo dute txangolariek: Arrikrutzeko aparkalekutik Haitzulora eta hortik Orkatzategira. Gero Aitzgainera joko dute ibiltariek eta handik Santa Krutzeko Ermitara. Azkenik Araotzera helduko dira. Bidean 480 metro igotzeko bederatzi kilometroko bidea egongo da eta horren aurrean, antolatzaileak ibilbidea zailtasun ertainekoa dela esan dute.