Mikel Ilarramendi oñatiarra 2003ko uztailaren 30ean atxilotu zuten frantziar poliziek. Epaitua izan ondoren 10 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Maiatzaren 19an amaituko zaio Frantziar estatuan ezarritako zigorra eta egun horretatik aurrera kanporatua izateko arriskuan egongo da.
Kanporatua izango balitz, Espainiako polizien eskuetan jarriko lukete Frantziako epaileek. Horregatik, kanporaketaren aurka eta "Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidea" aldarrikatu asmoz, gose greban hasi da, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren arabera.