Besteak beste, bisitariek Arrikrutzeko galeria fosil eta aktibo b atzuk bisitatzeko aukera edukiko dute txango honetan. "Mundu ezezagun eta misteriotsua , denborak geldi jarraitzen duen gunea". Horrelaxe deskribatzen dute ibilbidearen antolatzaileek.
14 kilometroko galeriekin, itsaso epeletan gertatutako prozesu geologikoen emaitza da bisitariek ikusi ahalko dutena.
Txangoaren iraupena hiru eta lau ordu bitartekoa da eta zailtasun ertaineko ibilbidea dela iragarri du antolakuntzak. Txangoa egiteko, interesatuek 20 euro ordaindu beharko dituzte. Bidaiari gazteenek gutxienez 16 urte eduki beharko dute eta erreserbak telefonoz egin behar dira (943-08 20 00). Ibilaldia egiteko bisitariek arropa erosoa eraman beharko dute; katiuskak eta frontala ezinbestekoak dira. Taldeak gehienez ere 20 pertsonakoak izango dira.