Ganbara Txikitxokoek Getariakoekin abestuko dute egubakoitzean, institutoan

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 10a

Egubakoitzean Ganbara Txikitxoko kideek Getariako Elkano Txiki Abesbatzarekin batera kontzertua eskainiko dute Zuazola Institutuko aretoan, 19:00etan.

Aurten ere Ganbara Txikitxoak taldeak Euskal Herriko beste haur abesbatza batekin elkartrukea egingo du, Getarikoekin hain zuzen ere. Zapatuan Getarian kontzertua eskaini eta gero, egubakoitz honetan bi taldeek kontzertua eskainiko dute berton. Elkano Txiki abesbatza aurten sortutako taldea da eta Felipe Murillok zuzentzen du. Eurekin batera Anabel Sarasua arituko da pianoa jotzen.

Ekitaldiarekin amaitzeko bertaratzen diren guztientzat luntx bat egongo da, bi abesbatzen eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak