Vocalia taldeak kontzertua eskainiko du hilaren 21ean

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 10a

Vocalia taldeak Bidaurreta komentuko 500. urteurreneko ospakizunean kontzertua eskainiko du, hilaren 21ean. Kontzertu honetaz gain, urteurrenaren harira beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte Klarisatarrek komentuan.

Vocalia taldea 2000. urtean sortu zen emakumeen abesbatza da. Euskal Autonomi Erkidegoko hiru herrialdeetako 25 emakumek osatzen duten taldea da eta BAsilio Astulezen zuzendaritzapean jarduten dute. Hamar uteko ibilbidean, ziklo, jaialdi eta lehiaketa ugaritan parte hartu izan du taldeak eta aipamen bereziak jasotzeaz gain, 20 sari baino gehiago eurenganatu dituzte.

Martxoaren 19an esaterako, Berrioplanon (Nafarroa) ospatu zen A Capella  lehiaketan lehenengo lau sari eskuratu zituen Vocaliak.

Gehienbat a capella erako musika lantzen du taldeak baina sarri pianojole, organojole edota orkestrekin elkarlanean egiten dituzte emanaldiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak