Lapurrek ez dute Rock 'n' rolla isilduko

Maider Arregi 2011ko maiatzaren 9a

Show Business talde oñatiarrak jasan zuen lapurretaren ondorio ekonomikoei aurre egiteko kontzertua antolatu dute zapaturako. Hiru gitarra eta gitarrentzako efektu-pedalekin osatutako bi maletin lapurtu zizkioten taldeari, furgonetako leiho bat hautsi ondoren. Horrela, kontzertutik aterako den dirua galera hauei aurre egiteko erabiliko da. Arrasate eta oñatiko makina bat taldek hartuko du parte zapatuko jaialdian.

Parte hartuko duten taldeak

SHOW BUSINESS (Oñati)
POTEMKIN (Oñati)
LOS CRETINOS (Arrasate)
CC627 (Oñati)
DRAKES (Oñati)
EKO D BUL (Oñati)
ASFIKSIA (Oñati)
BITTER HONEY (Arrasate)
HERSTURA (Oñati)
REACCION 912 (Oñati)
PRONOSKY Y LOS FRITOS VARIADOS (Oñati)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak