Javier Alvarez de Eulate omendu dute Arantzazu Egunean

Arritxu Barruso 2011ko maiatzaren 8a

Javier Alvarez de Eulateren artea izan da protagonista gaur Arantzazun. II. Arantzazu Eguna ospatu dute eta artista frantziskotarra omentzea izan dute aurten helburu. Alvarez de Eulatek 92 urte ditu eta Basilikako beirateak egin zituen. Horrez gain, Oiza, Oteiza, Muñoz, Basterretxea, Chillida eta Egañarekin batera Basilika berriaren eraikuntzan eta dekorazioan parte hartu zuen.

Alvarez de Eulateri eskainitako eguna Juan Mari Martinez de Ilarduiak eta Edorta Kortadik hasi dute, bere artearen gaineko hitzaldia eskainiz. Ondoren bisita gidatuak egin dira Santutegiko klaustroa eta Basilikako beirateak ezagutzeko eta bisitok sekulako arrakasta izan dute. Ondoren meza egin dute artista frantziskotarra aldarean zela.
Bertsoek eta trikitiak ere izan dute lekua Arantzazu Egunean. Arantzazuko Santutegia Hotelean herri-bazkaria egin dute Arantzazu Eguna behar den moduan amaitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak