Aloñak EBAko taldea dela ospatu zuen

Mireia Bikuña 2011ko maiatzaren 8a

FUndacion Baskoniaren kontrako partidua irabazi ostean (80-74), festa kalera atera zuten. Udal musika bandaren laguntzarekin kalejira egin zuten udaletxeraino, eta alkatearen agurra jaso zuten. Balkoian herritarren txalo zaparrada jaso zuten, eta ondoren sariak banatu zituzten zaleen artean.

Plazako kioskoan taldeko jokalariak banan-banan aurkeztu zituzten, eta saskibaloi saileko presidenteak hitza hartu zuen. EBArako txartela lortuta, irailean zer gertatuko zen galdetu zioten. "Jokalariekin berba egingo dugu, eta ondoren hasiko gara aurrekontua osatzeko diru bila. Ea bada, posible den", esan zuen Jose Luis Campok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak