Musikegunetarako sarrerak Txanda txartelarekin

Mireia Bikuña 2011ko maiatzaren 6a

Erosketa egiterakoan gure txartelarekin erosten dutenek, zuzeneko saria jaso ahalko dute: bi pertsonendako sarrerak Musikegunetarako. Ordain-agirian azalduko da saritua izan den edo ez. Agiriarekin kultura etxean edo Santa Anan jaso beharko dituzte sarrerak. Astero 30 sarrera banatuko dituzte.

Bestalde, ekainean, poltsak banatuko dituzte herritarren artean. Txanda-kide guztien izenak dituen poltsak doan emango dituzte. Gainera, uztailean Txanda txartelaren erabiltzaileek sari zuzenak jaso ahalko dituzte dirutan: 5, 10 edo 20 euroko sariak.

2007tik 16 denda itxita
Txanda dendarien elkartea orain dela 14 urte sortu zen. Egun 65 kide ditu, gehienak dendak, tabernariak eta zerbitzuak. "Aurrerago gure helburua da ostalariengana heltzea. Ea bada, elkarteko kide izatera animatzen diren", kontatu digute.
Urte guzti hauetan asko aldatu da merkatarien egoera. Euren hitzetan "ordezkoak falta dira". 2007tik 16 dendarik erretiroa hartu dute. Ordutik, askoz denda eta zerbitzu gutxiago zabaldu dute. "Erretiroa hartzen dutenean, denda itxi egiten dute. Ez dute ordezkorik izaten negozioarekin jarraitzeko, eta pena handia da. Gainera, krisiarekin negozio berriak zabaltzea oso zaila da. Dena den, herri mailako erosketaren alde lanean jarraitu behar dugu, sendo", azpimarratu digute dendarien elkartekoek.

14 urte bete ditu Txanda dendarien elkarteak, eta itxura eta asmo berriekin dator. "Aspaldian makal samar ibili gara, baina indartuta gatoz. Elkartea bizirik dagoela erakutsi gura dugu, eta ekitaldi asko ditugu urtea bukatu arte", esan digute zuzendaritza batzordeko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak