Aldaxka Triok estreinatuko ditu Oñatiko Musikegunak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko maiatzaren 5a

Dagoeneko aurkeztu dute Oñatiko udaberriko musika zikloa. Donostian egin zuten aurkezpena, eguaztenean, Ainhoa Galdos Oñatiko Udaleko Kultura batzordeko kideak eta Maria Jesus Aranburu Kultura eta Euskarako foru diputatuak. Lehenengo kontzertua domekan izango da, Santa Anan 19:30ean. Aldaxka Trio taldeak jardungo du.

Musika zikloaren 33. edizioa Aldaxka Trio taldeak irekiko du. Itziar Beitia –pianoa–, Jone Bolibar –klarinetea– eta Miren Urbieta –sopranoa– musikariek osatzen dute taldea. Musikarekiko pasioak batu zituen hiru neskak. Hala, Spohr, Brahms eta Schuberten pentagramen bitartez helaraziko digute musikarekiko pasio hori. Sarrera 6 euro izango da.

Domekako egitaraua

Santa Anan izango da kontzertua, domekan, 19:30ean. Eskainiko duten lanak izango dira: Aita Donostiaren Preludio Oinazez, Hommage à Carl Maria von Weber –B. Kovács–, Gretchen am Spinnrade – F. Schubert– eta Sechs Deutsche Lieder op. 103 – L. Spohr.

Hurrengo ekitaldiak

Datorren domekan, berriz, Javier Perianes piano-jotzaile ospetsuak jardungo du Santa Anan.

Maiatzaren 22an MUSIKALITÉ Brass Quintet taldeak eskainiko du kontzertua.

Maiatzaren 29an, ostera, Kup Ahots Taldeak jardungo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak