Arantzazuko Adiskideak elkarteak Javier Alvarez de Eulate omenduko du domekan

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 5a

II. Arantzazu Eguna ospatuko da domekan Arantzazun. Aurten bigarren aldia da jai hau ospatzen dena eta ospakizuna aprobetxatuz, Arantzazuko Adiskideak elkarteak Javier Alvarez de Eulate 92 urteko artista frantsizkotarra omenduko du, basilikako beirateen egilea. Omenaldia jai giroan ospatzeaz gain, omenduaren lana bistaratuko dute.

Margolaria, artista eta bestelako izenekin deskribatzen dute Javier Alvarez de Eulate frantsizkotarra. Arantzazuko Basilika berriaren eraikuntzan eta dekorazian lan egin zuen, beirateak eginez. Lan horretan Alvarez de Eulatek ondoko artistekin lan egin zuen: Saenz de Oiza, Oteiza, Muñoz, Basterretxea, Chillida eta Egaña.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak