Kukuxumusuren sortzaileak hitzaldia egingo du

Leire Kortabarria 2011ko maiatzaren 5a

Koldo Aiestaranek, Kukuxumusuren sortzaileetako batek, eta Pedro Balboak, enpresako Komunikazio zuzendariak, hitzaldia egingo dute Oñatin hilaren 11n, eguaztena, Ulmak gonbidatuta.

Ulma kooperatibaren 50.urteurrena dela eta antolatu duten hitzaldi zikloaren barruan dago honako hitzaldia. Ulmaren Auditorioan izango da (Garagaltza auzoa, 51), 18:00etan.

Hitzaldian, Kukuxumusuko ordezkariek orain dela urte batzuk abian jarri zuten enpresa-proiektu berezi baten esperientzia kontatu eta azalduko dute. Interesa duen orok izango du hitzaldira joateko aukera.

Martxoa ezkero

Hitzaldi zikloari martxoan ekin zitzaion, Eguzki-sistema, exoplanetak eta bizitzaren bilaketa izenburupean Ricardo Hueso irakasleak egindako hitzaldiarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak