"Ilusioz eta lan egiteko gogoz" aurkeztu da Hamaikabat Oñatin

Mireia Bikuña 2011ko mai. 4a, 18:38

Oñatiko Hamaikabatek aurkeztu du udal hauteskundeetarako zerrenda. Alkategaia den Amaia Intzarekin batera egon dira ekitaldian Pello Telleria, Ernesto Murgiondo eta Argitxu Perosterena. Era berean, Intzaren hautagaitza babesten egon da Politika saileko diputatu eta Batzar Nagusietarako Deba-Urola barrutiko zerrendaburu Maite Etxaniz.

Amaia Intzak esan du, besteak beste, "ilusioz eta lan egiteko gogoz" aurkezten dituztela euren buruak: "Herrigintza lanetan esperientzia luzeko pertsonok osatzen dugu zerrenda. Batzuk aurretik zinegotzi izandakoak dira".


Hamaikabateko alkategaiak esan zuen krisiaren eraginez erronka ekonomikoa "itzela" izango dela, baina "gure apustua, esparru askotan hainbat eta hainbat taldek proposatzen dizkiguten ekimenei babesa ematen jarraitu eta sostengua eskaintzea izango da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak