Parapente lasterketa, Aloñako igoeran nobedade

Xabier Urtzelai 2011ko maiatzaren 6a

Domekan, 10:30ean hasiko dute Oñatiko plazan Aloñako VII. igoera, eta azken urteotan moduan pozik egoteko moduko parte-hartzea izango da, antolatzaileek adierazi digutenez 260 lagunetik gora izango dira proban. Aurten, baina, lasterketan parapentearekin parte hartuko duten 30 lagunak izango dira nobedadea. 

Aurrean ibiliko diren korrikalarien artean egongo da Walter Becerra, Aloñan errekorra duena, eta azken bi urteotako edizioa irabazi duena. Aurreratu moduan, baina, lasterketan parapentearekin parte hartuko duten 30 lagunak izango dira nobedadea.
Horiek Urtiagainen hasiko dute lasterketa –ordu berean– eta Aloñaraino parapentea bizkarrean dutela igoko dira, handik salto egiteko. Ondoren, Landetako zelaian lur hartu eta parapentea batu ostean beste korrikalariek moduan plazako helmuga zeharkatu beharko dute.
Horretarako, baina, eguraldiak lagundu egin beharko du, euria egiten badu ezingo dutelako hegan egin. Eta, euria ez bada ere, haize zakarra baldin badago tontorretik belarrera jaitsiko dira korrika, han aireratzeko.
Ikusgarria izango da
Antolatzaileek adierazitakoaren arabera, oso gaitza da 30 lagun batera hegan egiten ikustea, eta oso pozik azaldu dira parapenteko probak izan duen harrerarekin.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak