Arantzazu Eguna ospatuko dute domekan, hilaren 8an

Mireia Bikuña 2011ko maiatzaren 3a

10:00etatik 14:00etara arte hainbat ekitaldi egingo dituzte. Aurten Javier Alvarez de Eulate margolaria omenduko dute. 92 urteko frantziskotarrak Arantzazuko egungo Basilikako eraikuntzan parte hartu zuen, hango beirateen diseinua eginez.

Arantzazu Eguna hasteko hitzaldia egingo dute 10:00etan Edorta Kortadik eta Juan Maria Ilarduiak. Ondoren, 11:00etan bisita gidatua egingo dute klaustroko erakusketara, eta jarraian basilikako beirateak ikusiko dituzte. 12:00etan meza egingo dute, eta irteeran bertso saioa eskaniko dute Andoni Egañak eta Sebastian Lizasok. Arantzau Eguna bazkariaren bukatuko dute.

Izenematea

Hitzaldian parte hartu gura dutenek 943 25 10 09 telefonoan eman beharko dute izena. Telefono berera deitu beharko dute bazkarian parte hartu gura dutenek. Bazkariaren prezioa, 20 euro. Izena emateko azken eguna, bihar, maiatzaren 4.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak