Bigarren saria Ganbara Gaztekoendako

Mireia Bikuña 2011ko maiatzaren 2a

Ejea de los Caballerosko (Zaragoza) lehiaketan parte hartu dute aste bukaeran. Gazte mailakoen artean bigarren talde onena izan dira, eta 1.500 euro jaso dituzte sari moduan. Murtziako Xolo Voces Blancas eta Valentziako Santisima Trinidad abesbatzek lortu dituzte sari nagusiak: lehenak nagusien mailan eta bigarrenak gazteen mailan.

Ejea de los Caballerosko lehiaketan 60 urte bete ditu, eta apirilaren 29tik hilaren 1era arte ospatu dute. Informazio gehiago hemen

Jarraian dituzue maila bakoitzeko lehen hiru abesbatzak:

Nagusien mailan

  1. Xolo Voces Blancas. Molina de Segura.
  2. Coro Alter Cor. Valladolid.
  3. Coro Vocces Graves. Madrid

Gazteen mailan

  1. Santisima Trinidad. Valentzia
  2. Ganbara Gazte. Oñati
  3. Coro Juvenil de Voces Blancas. Teruel.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak