Aloñak partidu garrantzitsua izan zuen atzo, zapatua, Azpeitian, EBA ligara igotzeko lehen aukera zuelako, garaipena lortuz gero. Tamalez, ez zen horrela izan. Xabi Igartuaren mutilek arerio gogorra izan zuten aurrean. Azpeitiko taldea indartsu irten zen kantxara eta oñatiarrak, berriz, oso motel. Hor egon zen partiduko gakoa, Lizuan.com taldeak 8 eta 0eko partziala eskuratu zuen-eta.
Txantxikuek lortu zuten aldea behin baino gehiagotan murriztea lehian zehar, baina ez aurretik jartzea. Arerioek ez zioten jokatzen utzi Igartuaren mutilei. Izan ere, Azpeitiko taldeak sendo jokatzen du: beti eskua sartzen eta barneratze guztietan bi jokalariekin. Ondorioz, gorriek ezin izan zituzten jokaldi erosoak egin eta baloi asko galdu zituzten. Amaieran, zortzi puntuko aldeagatik galdu zuten.
EBA ligara igoera
Aloñako jokalariek ez zuten euren kabuz mailaz igotzerik lortu, baina gaur euren arerio zuzenak jokatu du eta galdu egin du. Horrela, txantxikuarrak EBAra igo dira. Datorren astean etxean irabazita, jarraitzaileei euren babesa eskertu nahi diete, eta denboraldia ongi bukatu.