Sagardoak Arantzazu hartu du

Mirian Biteri 2011ko maiatzaren 1a

Sagardoa, Gomistegiko gazta eta txistorra probatzeko aukera izan zuten zapatu eguerdian Arantzazun izan zirenek. Jende asko batu zen 300 ahots zuri izeneko bakearen aldeko kontzertua amaitu zenean. Ekimenaren arrakasta ikusita, gaur goizean ere sagardoa banatzea erabaki dute.

Arantzazu sustatzeko lanetan dabiltzatenek oso balorazio ona egin dute, uste zutena baino jende gehiago izan zelako atzokoan; hain justu, 300 lagun inguru zenbatu zituzten.

Zapiain etxeko sagardoa dastatzearekin batera, erosteko aukera ere eskaintzen dute Arantzazun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak