Ganbara Gaztekoak Zaragozara doaz asteburuan

Mirian Biteri 2011ko apirilaren 27a

Ganbara Gazte abesbatzako kideek buru-belarri dihardute domekan Ejea de los Caballerosko (Zaragoza) lehiaketan eskainiko dituzten kantuak prestatzen. Espainiako beste 12 abesbatzekin lehiatuko dira oñatiarrak.

Ganbarakoek badakite zer den esandako lehiaketan parte hartzea: nagusien abesbatzak lehen saria eta entzuleen saria irabazi zituen 2003an.

Bestelako edizioetan bezala, oraingoan ere, euskal konpositoreen lanek pisu berezia izango dute programan: batetik, David Azurzaren Akerrak ken kantua aurkeztuko dute eszenografia bereziarekin; eta, bestetik, Josu Elberdinen lan berria estreinatuko dute, Dos canciones mañicas izenekoa. Horretaz gainera, Whitacreren The Seal Lullabay eta Hatfielden Amarillas abestuko dituzte. Domekan eskainiko dute emanaldia.

Oñatiarrek Kantabria, Madril, Valentzia, Valladolid, Murtzia, Badajoz, Teruel, Zaragoza eta Donostiako abesbatzak izango dituzte parean. Guztira, 13.250 euro banatuko dituzte sarietan. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak