Maiatza ekitaldiz josia, Oñatiko trikiti eta pandero taldekoek

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko apirilaren 26a

Oñatiko Jose de Azpiazu Musika Eskolako Trikiti-pandero taldeak maiatzeko agenda toperaino dauka. Aramaion eta Oñatin hainbat ekitalditan parte hartuko dute.

Esate baterako, maiatzaren 7an Trikiti-pandero Topaketa dauka Aramaion. Oñatiko 45 trikiti eta pandero ikaslek hartuko dute parte, Aramaion izango den ekitaldi honetan.

Ekitaldia 10:45ean hasiko da ondo-etorriarekin. 11:15ean, Kalejira izango da eta, jarraian, 13:00etan, ekitaldia nagusia. Bukatzeko, herri bazkaria kiroldegian izango da eguerdiko 14:30ean, eguna ondo bukatzeko.

Casablancako jaiak

Hurrengo aste bukaeran, Casablancaco Jaiak datoz eta maiatzaren 13an arratsaldeko 18:30ean Trikiti-pandero taldeak kalejira egingo du, jaiari hasiera emateko. Eta, domekan, maiatzaren 15ean,  goizeko 12:30ean jai giroa ipiniko dute kalean, mezaren ondoren.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak