Oñatiko 8.000 argazki zahar digitalizatu ditu Foru Aldundiak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko apirilaren 19a

Oñatiko Udaleko argazki fondoa digitalizatu egin du Foru Aldundiak eta dagoeneko ikusgai daude www.guregipuzkoa.net atarian. Guztira 8.000 argazki digitalizatu dituzte, gehienak Jesus Mari Arzuaga eta Pedro Luis Ormazabal argazkilarien lanak.

XX. mendeko bigarren zatiko argazkiak dira. Ikus daitezke herriko txokoak, herriko jaiak, eta kirol eta kultur ekitaldiak, besteak beste.

120.000 argazki

Oñatiko argazkiekin batera Urnietako eta Beasaingo argazkiak ere digitalizatu dituzte azken fase honetan. Baina, esan behar da beste hainbat herrietako argazkiak ere badaudela ikusgai guregipuzkoa atarian. Dagoeneko 120.000 argazki digitalizatu ditu Foru Aldundiak bere proiektuan.

Irudian, Agerrena-Gomendio etxeko familia: emakumea seme-alabekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak