Lapurreta egin dute Oñatiko Goiara lurrindegian

Mireia Bikuña 2011ko apirilaren 19a

Markadun kolonia guztiak eroan zituzten atzo goizaldean. Alarmak 02:30ean jo zuen, baina inguruko inork ez zuen Ertzainen komisariara deitu. Garbitzaileek topatu dute dendako pertsiana apurtuta 07:00etan.

Lapurrek pertsiana moztu eta sarraila apurtu ondoren sartu dira denda barrura. Alarmak jo arren, markadun kolonia guztiak eroateko denbora izan dute. "Bitxiena da alarma entzun arren, inguruko bizilagunetako inork ez duela lapurretaren berri eman", esan digu Idoia Laspita udaltzainburuak. Garbitzaileek eman dute abisua udaltzaingoan 07:00etan Kale Barria garbitzen hasi orduko.

Denda zabalik

Goiarakoek zabaldu dute denda dagoeneko. "Pertsiana konpontzen dabiltza, baina, bai, denda zabaldu dugu", esan digute orain dela gutxi. "Susto eta disgustu galanta hartu dugu, baina gauetan segurtasun gehiago ez dugun artean, halakoek pasako dira", diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak