Autobus gehiago Oñati eta Arantzazu lotzeko

Mireia Bikuña 2011ko apirilaren 19a

Eguenetik, hilaren 21etik aurrera, Oñati-Arantzazu autobus zerbitzuak eskaintza zabalagoa izango da: lehen autobusa irtengo da Oñatitik 08:30ean eta azkena 17:30ean; aldiz, Arantzazuko lehen zerbitzua irtengo da 09:00etan eta azkena 18:00etan. Informazio gehiago hemen. Txartelak 0,60 euro balio du, ibilbide eta pertsonako.

Autobusak postetxeko, San Lorentzoko eta Euskadi etorbideko geltokietan geratuko da. Gainera, Oñatitik 10:30ean eta 15:30ean irteten den autobusa Arrikrutzen egingo du geldialdia. Era berean, Arantzazutik 12.15eko eta 17:15eko autobusak koba sarreran geratuko dira. Oñati-Arantzazu autobus zerbitzua erabilgarri egongo da domeka eta jaiegunetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak