Hauek dira H1!en Oñatiko zerrendan doazen bost lehenengoak:
- Amaia Intza Bartolome.
- Pello Telleria Goenaga.
- Ernesto Murgiondo Billar.
- Argiloain Perosterena Arregi.
- Joseba Agirre Urzelai.
Debagoienean Oñatin bakarrik aurkeztuko ditu hautagaien zerrendak H1! alderdiak. Beste inon ez. Amaia Intza izango da alkategaia. Intza, zinegotzi da gaur egun Oñatin, hain justu ere, EAk duela lau urte atera zituen hiruetako bat. Zatiketaren ostean, hiru zinegotziak H1!era pasatu ziren. Amaia Intza kultura zinegotzia da gaur egun Oñatin.
Hauek dira H1!en Oñatiko zerrendan doazen bost lehenengoak:
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.