Erditu ondorenerako formazioa

Mireia Bikuña 2011ko apirilaren 18a

Bizikasik erditu ondorenerako formazio ikastaroa egingo du familiendako Oñatiko anbulatorioan. Interesatuek izena eman beharko dute 943 76 93 93 telefonoan edo info@bizikasi.com helbidean, edo Gizarte Zerbitzuetan.

Hiru saio egingo dituzte: maiatzaren 3an eta 17an lehenengo biak; eta hirugarrena familiekin adostuko dute. Ordu eta erdiko saioak egingo dituzte, 11:00etatik 12:30era arte. Edonork parte har dezake ikastaroan, baina oñatiarrek lehentasuna izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak