Eguen atsaldean, Usurbilgo Ituna sinatu zuten, Oñati Zero Zabor taldeak eta Oñatiko alderdi politiko eta sindikatuek. Aralar, Bildu, Ezker Abertzalea, Alternatiba, EB-Berdeak, Zutik, ELA, LAB, ESK, EHNE eta EILAS taldeek sinatu zuten ituna. Atez ateko bilketaren alde egin zuten.