Erramu-zapatuz, azkeneko urteotan ohitura bihurtu den ibilaldian hartu zuten parte gotzainak. Munilla kritikoa izan zen bizi dugun krisiarekin, "behar ez genuena batu eta batu ibili garelako gaude gauden tokian" esan zuen.
Goizeko 9:30ean hasi zen ibilaldian Oñatin eta bi urte geroago bukatu zen Arantzazuko basilika aurrean. Munillarekin batera oholtza gainean izan ziren Juan Kruz Mendizabal pastoraltza bikarioa eta Iñaki Beristain Arantzazuko frantziskotarra.
Iñaki Jauregialtzo artisau oñatiarrak buztinezko pitxar bat egin zuen erakutsi nahian buztin zati batetik, lanaz eta ekimenez, pitxar eder bat egin daitekeela.