Guriari agur gazi-gozoa eman dio haren familiak

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko api. 16a, 22:44

Zer da Guria taberna zuretzako? galdetu genien han zeudenei. Erantzuna: "neria". Hainbat belaunaldietako oñatiarren bigarren etxea izan da urte askoan Guria; horrela erakutsi zuten azken festan bezero huts sentitzen ez diren bertaratutakoek eta bakarrik zerbitzariak ez diren jabeek ere.

Eguerdian, motorrak berotzen hasteko, salda eta txorizoa banatu zituzten Atzeko Kalean. Trikitxaranga ere ez zen falta izan, eta musika lagun, dantzarako gogoa eta alaiatasuna nagusitu ziren. Asko eta asko mozorrotuta ere ibili ziren kapela eta paper-txori edo pajaritak jantzita.

Giro ezinhobea

Bazkarian 200 lagun elkartu ziren eta menuan paella izan zuten.
Arratsaldean jaiarekin jarraitzeko, kontzertuak egon ziren Guria kanpoaldean, Kale Barrian. Taularen gainean: garai bateko Saz Le Bolo; Joxe Mari Anduaga; Kepa eta Ander; Drakes; CC627 eta Hertzainak taldearen bertsioak egiten dituen taldea eta JaviSound DJa. Jaia espero moduan luzatu egin zen; taberna kanpoan lehenengo eta barruan gero.

Apirilaren 30ean itxiko dute

Guriari agur esateko azken festa ospatu badute ere, oraindik zabalik egongo da hilaren 30era arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak