BILDUren Oñatirako asmoak dira, besteak beste: herri parte hartzaile eta bizia eratzea, lan eta bizi kalitate duina eskaintzea eta euskal nortasuna indartzea.
Banketxetik politikara
Biainek 34 urte ditu. Enpresa gestioko ikasketak burutu zituen Elgoibarko Gestio Eskolan eta MUn eta egun banka sektorean dihardu; lehendabizi Banco Guipuzcoanon eta orain CANeko zuzendaria da Arrasaten.