Korrikaren eta euskalakarien omenezko artelanak Elkar Hezikoen eskutik

Mireia Bikuña 2011ko apirilaren 15a

DBH eta Batxilergoko ikasleek hiru artelan egin zituzten Garaion Naturartea elkartekoekin, guztiek ere, Korrikarekin zerikusia dutenak: lauburu erraldoia, Korrikako lekukoa eta zapatilak eta euskalakaria. Korrikak Oñatin egin zuen ibilbidean ipini zituzten.

Garaion Naturartea ekimenaren helburua da auzolana, sormena, artea eta iraunkortasuna lantzea. Naturak emandako elementuekin artelanak egin daitezkeela erakutsi dute. Artelanak egin aurretik prestaketa saioak egin zituzten eskolan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak