Hainbat ekitaldi preso politikoen nazioarteko egunean

Mireia Bikuña 2011ko apirilaren 14a

Oñatiko Askapenak hainbat ekitaldi antolatu ditu domekan, hilak 17, nazioarteko preso politikoen eguna ospatzeko. Egitarau zabala prestatu dute, Jaengo espetxean dagoen Joseba Arregi oñatiarrak egindako marrazki batekin. Egitarauaren helburua da Kolonbiako presoen egoera erakustea.

Gaurtik 30era arte erakusketa egongo da Arranon eta gaur elkarretaratzea egingo dute plazan, 20:00etan. Bestalde, domekan, Arregiren marrazkiarekin egindako postalak idazteko aukera egongo da, 18:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak