Espeleoabentura irteerak egingo dituzte

Mireia Bikuña 2011ko apirilaren 13a

Gesaltza-Arrikrutz-Jaturabe konplexu karstikoa ezagutzeko lehen espeleoabentura irteera zapatuan egingo dute. 3-4 orduko irteera da eta beharrezkoa da material erosoa, katiuskak eta frontala eroatea. Gehienez  16 urtetik gorako 20 pertsona onartuko dituzte, eta interesatuek aldez aurretik eman behar dute izena 943 08 20 00 telefonoan.

 

 

Bisita berezi horretan Marcel Lopurben galeria bisitatzeko aukera izango dute, eta, besteak beste, Arrikrutzeko eszentrika ere ikus ahalko dute. Arrikrutzeko galeria fosilak aberatsak dira:  estalaktita, estalagmita, zutabe, kanpai itxurako koladak, eszentrika, gours eta bestelakoak.Orain hasi eta urria bitartean Arrikrutz barne-barnetik ezagutzeko hainbat irteera egingo dituzte; hain zuzen ere, maiatzaren 21ean, ekainaren 18an, uztailaren 9an eta 23an, abuztuaren 6an eta 30ean, irailaren 17an eta urriaren 15ean.

Informazio gehiago hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak