San Martingo babes ofizialeko etxeen baldintzak onartu dituzte

Mireia Bikuña 2011ko apirilaren 12a

Guztira, 30 etxe egiten dabiltza, eta horietatik 26 zozketatuko dituzte. Gainerako lau etxeak desjabetu egin dituzten pertsonendako izango dira; alegia, emergentzietarako erabiliko ditu Udalak. Lau etxebizitza horiek dira San Martin auzoa 4 zenbakiko 2-A, 2-B, 2-C eta 2-D.


Zozketa egiteko prozeduran ez dago aldaketarik, aurretik egindako beste batzuekin alderatuz gero. Lau kupo berezituko dituzte. Lehen kupoan mugikortasun urria eta iraunkorra dutenak sartuko dira, eta horien artean bi etxe zozketatuko dituzte. Bigarren kupoan familia-ugariak sartzen dira. Eskatzaileen artean beste bi etxe banatuko dituzte.
Etxebideren zerrendan lau urte baino gehiagoko antzinatasuna dutenak hirugarren kupoan sartuko dira. Bi etxebizitza zozketatuko dituzte. Azkenik, gainerako 20 etxeak kupo orokorrean sartuko dituzte. Hasierako hiru kupoetako etxeren bat libre geratzen bada, kupo orokorrean zozketatuko dute. Etxe guztiak adjudikatu ondoren, erreserba-zerrenda egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak