Oñatiko Bildu zapatuan aurkeztuko dute

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko apirilaren 12a

Oraingo zapatuan aurkeztuko dute Oñatiko Bildu koalizioa. 13:00etan plazan izango da aurkezpen jaia. Oñatiko Bilduk herritarrak gonbidatu nahi ditu "koalizioari babesa ematera gerturatzeko" zapatuan plazara. Ekitaldian, bertsolariek, dantzariek eta trikitilariek hartuko dute parte. Bestalde, Oñatiko koalizioaren alkategaiak hitza hartu eta zerrendako kide guztiak aurkeztuko ditu ondoren. Ekitaldiaren amaieran, txorizo egosia eta ardoa egongo da bertaratutakoentzat musikaz alaiturik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak