Bartzelonako Alimara Hotelean banatu dituzte XXVII. edizioko Alimara Sariak. Aitorpen hau, turismoaren sektorean eta ostalaritzan egiten duten ahaleginagatik saritzen du Alimarak, SITC edo Kataluniako Nazioarteko Turismo jaialdiarekin batera. Erakunde publiko nahiz pribatuek jasotzen dute.
Ikerne Altube Oñati Turismoko arduradunak eta Ernesto Murgiondo Oñatiko zinegotzi eta Gipuzkoako Turismo zuzendaria denak jaso dute saria.