Jabier Muguruzak Oñatiko Guria taberna bete du

Arritxu Barruso 2011ko apirilaren 10a

Ruper Ordorika, Quimi Portet, Mursergo... Bada, agur esan aurretik, Oñatiko Guriak beste behin ere taberna lepo betetzea lortu zuen. Oraingo honetan Jabier Muguruzaren kontzertuarekin.

Angel Urzu gitarra-jotzailearekin batera etorri zen eta taberna barruan ez ezik kanpoko aldean ipinitako pantaila erraldoiaren parean ere jende dezente bildu zen kontzertuaz gozatzeko.


'Taxirik ez' lana aurkeztera

Bakarka argitaratu berri duen Taxirik ez diskoa aurkeztu zuen Jabier Muguruzak Oñatiko Gurian. Atxagak, Canok eta Irazuk idatzi dizkiote, besteak beste, abestien letrak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak