Parapente lasterketako parte-hartzaileak Urtiagaindik irtengo dira. Korrika igoko dira Aloñaraino, hegan egiteko ekipoarekin bizkarrean. Tontorrera heltzen direnean parapentea zabaldu eta hegan egingo dute Berezaoraino. Lurreratu ondoren, parapentea gorde eta korrika egingo dute helmugaraino geratzen den kilometroa. Aldi berean, baina, herriko plazatik hasita, Aloñako Igoerako parte-hartzaileek ohiko ibilbidea egingo dute: herriko plaza-Urtiagain-Belar-Aloña-Belar-Gorordo- herriko plaza. Guztira, 15,5 kilometro.
Egun berean egingo diren bi probetarako izenematea zabalik dute dagoeneko. Informazio gehiago www.aloina.net eta www.amillenahegan.com.