Udaberriko txapelketaren antolatzaileek bi jarduera eskaintzen dizkiete parte-hartzaileei: alde batetik, kirol txapelketak, barkaka edo taldeka. Besteak beste, areto-futbola, futbola, saskibaloia, eskubaloia, zazpiko errugbia, squasha, tenisa eta patinajea. Beste alde batetik, kirol eta jarduera fisikoko jardunaldiak: fite-bikea, aerobik-batuka, ezkutaketa jolasak eta Altxorraren bila.
Gustu bakoitzerako kirol bat
Udaberri txapelketako eskola kirolaren barruan sartzen da. Urritik hona hainbat kirol eta jarduera egin dituzte. "Helburu nagusia da interes ezberdinei egokitzen diren kirolak eskaintzea, neska-mutikoek euren gustukoa den kirola aukeratzeko aukera izan dezaten", diote antolatzaileek.
Gainera, Oñatiko eskola kirola DBHn eskaintzen dute. "Eurek eskatuta antolatu izan ditugu fite-bike eta aerobik jarduerak. Gainera, txapelketetan parte hartzeko aukera izan dute".
Udaberri txapelketa bukatu ondoren –ekainaren 18an– udako kirol kanpaina abiaraziko dute: ekainaren 27an.