Jardunaldiak apirilaren 8an, ostirala, 13.00etan hasi eta apirilaren 9an, larunbatean, amaituko dira 13.00etan. Ostiral arratsaldeko saioa eta larunbat goizekoa ateak itxita izango dira, eta bertan lau hizlariez gain 25 gonbidatuk hartuko dute parte. Larunbatean 11.30ean, mahai-inguru publikoa izango da. Saio guztiak Arantzazuko Gandiaga Topagunean izango dira
Egitaraua
Ongi-etorriko bazkaria. Jardunaldietako hizlariak eta parte-hartzaileak apirilaren 8an, ostirala, 13.00etan elkartuko dira Arantzazun elkarrekin bazkaltzeko.
Ateak itxitako saioak. Lanak ondorengo lan-egitaraua jarraituko du hiru saioetan banatua:
Ostirala 8
- 15:30ean. Jardunaldien aurkezpena
- 15:35ean. Lehen saioa: Gogoeta teorikoa. Baketik-eko txostenaren aurkezpena eta hizlarien iritziak. Ondoren, solasaldia.
- 17:00etan. Atsedena.
- 17:30ean. Bigarren saioa: Iradokizun praktikoak. Lau hizlarien txostenen aurkezpena eta solosaldia.
Larunbata 9
- 9:00etan. Hirugarren saioa: Adostasunak, desadostasunak eta ondorioak.
- 10:30ean. Atsedena.
Ateak zabaldutako saioa.
Larunbata 9
- 11:30ean. Mahai-ingurua.
Eztabaidaren ardatza eta helburuak
Jardunaldiak gogoeta-eremu nagusi baten inguruan egingo dira: Euskal auzian bizikidetzaren berradiskidetze-prozesu bat konpartitzea. Iragana, oraina eta etorkizuna beste modu batean kudeatzeko iradokizunak. Jardunaldien helburuek bi proiekzio dituzte: (1) barrura begira, berradiskideari buruz kontakizun konpartitua eraikitzearen inguruan gogoeta egiteko eskumena duten solaskideen artean gogoeta-eremua sortzea; eta (2) kanpora begira, iritzi publikoari eta eragile sozialei, politikoei eta mediatikoei bizikidetzaren berradiskidetzeari buruz gogoeta- eta proposamen-erreferentziak eskaintzea.