Tiroketa unibertsala da. Goizean, 10.30etik 13.30era jokatuko da. 15:30era arte bazkaltzeko atsedena hartu eta berriro ekingo diote arratsaldez. Izena emateko aukera izango da 17.30ak arte.
Kolore gorriko 25 platera jaurtiko dira tiratzaile bakoitzeko, maila guztietan.
Parte hartzeko prezioak honako hauek dira:
- Bazkideak: 25 euro, platerak aparte (5 euro serieko).
- Bazkide ez direnak: 30 euro, platerak aparte (5 euro serieko).
- Beterano bazkideak: 15 euro, %60 platerak aparte (5 euro serieko).
- Beterano bazkide ez direnak: 18 euro, %60 platerak aparte (5 euro serieko).
- Emakumeak: 5 euro, platerak bakarrik.
- Juniorrak: 5 euro serieko, platerak bakarrik.
Berdinketa hausteko, serieko, beste 5 euro ordainduko da.