Oñati "humanoagoa eta bizitzeko egokiagoa" egiteko aurkeztu da EAJ

Mireia Bikuña 2011ko apirilaren 6a

EAJk Oñatin Udal hauteskundeetarako prestatu duen zerrenda aurkeztu zuen atzo, martitzena: 10 gizon eta 10 emakume. Lourdes Idoiaga alkateak zinegotzi izateko asmoz aurkezten diren aurpegi berriak aurkeztu zituen, eta eskerrak eman zien orain arte zinegotzi izan eta politikagintza jarraituko ez dutenei: Rosarito Galdos, Mikel Iturrospe eta Jose Mari Igartua.

"Gure ardats nagusia pertsonak dira: hemen jaio eta kanpotik etorri direnak. Horien guztien alde lan egingo dugu", esan zuen Idoiagak. Joseba Egibarrek Idoiagaren esfortzua eskertu zuen.

Oñatiko EAJk Lourdes Idoiagaren hautagaitza aurkeztu zuen kultura etxean egindako ekitaldian. Idoiagak esan zuen jeltzaleen programak bost ardatz nagusi dituela: pertsonak; gizarte politika; ingurumena eta landa garapena; irisgarritasuna; eta kultura, kirola eta turismoa. "Lehentasunetako bat gizarte politika izango da; izan ere adinekoak ingurukoen zaintzapean jarrai dezaten nahi dugu, egoera larrian eta bazter egoeran daudenak babestuko ditugu, eta enpleguaren sorrera sustatuko dugu", esan zuen Idoiagak.

Bestalde, hondakinen sorrera murrizteko bosgarren edukiontziaren alde egingo dute esan zuen, eta energia jasangarriak garatzeko Ekintza Plana garatuko dutela. Landa garapenari buruz zera esan zuen: "Gure arduretako bat da. Landa auzoen hobekuntzan lana egiten jarraituko dugu, eta nekazaritzan zein abelatzaintzan enplegu sorrera sustatzeagatik hobariak emango ditugu".

Irisgarritasuna

Irisgarritasunaren arloan esan zuen, herri mugikortasun jasangarria bultzatzen jarraituko dutela. Gaineratu zuen, Errekalde eta San Lorentzo auzoetan hobekuntzak egingo dituztela, eta bidegorri sarea osatuko dutela. Azkenik kultura, kirola eta turismoaren gainean egin zuen berba. "Gazteendako gune eta programa berriak eratuko ditugu, eta gune irekietan azterketa bultzatuko dugu aisialdi eta kirol guneak berreskuratzeko. Gainera, turismoaren plan estrategikoaren inguruko ekintza egiten jarraituko dugu".

Joseba Egibarren hitzak

Gipuzku Buru Batzarreko presidenteak Idoiagaren esfortzua "eskertu" zuen, eta esan zuen herrigintza lan egiterakoan "ez zaie beldurrik eduki behar ez herriari ezta herritarrei ere. Herritarrak ekintzaile bihurtu behar ditugu. Abertzaletasunak aurrera egiten badu elkartasun eta lan horri esker izango da".

Amaitzeko Egibarrek zera esan zuen: "PP eta PSE estatu estrategia baten sartuta jarraitzen duten bitartean, guk gureari eutsi behar diogu; herriz herri, bailaraz bailara, gure modeloa  jarraitu beharrekoa dela erakutsiko dugu".

EAJren zerrenda

1. Lourdes Idoiaga

2. Ainhoa Galdos

3. Angel Biain

4. Andoni Gartzia

5. Jabi Baltzategi

6. TIna Kortabarria

7. Faustino Aranburu

8. Angel Mari Biain

9. Amaia Erostarbe

10. Miren Elgarresta

11. Marijo Etxegoien

12. Aitor Arregi

13. Nerea Altube

14. Mikel Gartzia

15. Mireia Arregi

16. Jabier Galartza

17. Luis Anduaga

18. Arrate Markiegi

19. Nekane Maiztegi

20. Jose Antonio Urteaga

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak