Antolatzaileek jakinarazi duenez, helburu bikoitz horri begira, ibilbide guztiak pertsona guztiek egiteko modukoak izatea aurreikusi da. Hala, udaberrirako ibilaldiak 2011ko programaren barruan honakoak dira:
- Apirilaren 10ean: Larrez larre.
- Maiatzaren 15ean: Orkatzategiko ibilaldia.
- Ekainaren 12an: Biozkorniako ibilaldia.
Mendi-irteera hauetako lehena, esan bezala, oraingo domekan izango da, apirilaren 11n, eta irteera Arantzazuko Santutegia hoteleko kafetegitik egingo da. Aukeratu den ibilbidea, Larrez larre bezala ezagutzen da. Txangoak hiru ordu iraungo du eta 300 metro igotzen dituen 8,5 kilometroko luzera du. Erraztzat jotzen den ibilbidea da.