Ikasturte amaierako diplomak banatu dituzte Oñatiko musika eskolan

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko apirilaren 5a

Oñatiko Jose de Azpiazu Musika Eskolako 2009-2010 ikasturtean, bigarren maila gainditutako ikasleei, diploma eta ziurtagiria banatu zitzaien martxoaren 31n egindako  Udaberriko kontzertuaren bukaeran. Bestalde, musika eskolako ikasle bat, Sara Biain, Euskadiko gitarra lehiaketan izango da Bilbon oraingo barikuan.

Aitorpen ziurtagiriak banatu ostean, argazkia atera zuten ikasle eta irakasleek. Hemen bertan ageri direnen izenak: Jokin Vitoria (perkusioko irakaslea), Idoia Elkorobarrutia (akordeoi irakaslea), Ane Agirre, Ane Zubia, Leire Zelaia, Sara Biain, Ainhoa Arrizabalaga, Xabier Albistegi, Mikel Aberasturi, Arturo Martínez (gitarrako irakaslea), Xanti Urtzelai eta  Jaione Intxausti (trikiti irakaslea); ez ziren etorri Aritz Zubiagirre eta Maider Usandizaga.

Sara Bian, gitarra lehiaketan

Bestalde, Jose de Azpiazu Musika Eskolako gitarra irakaslea den Sara Biainek parte hartuko du Euskadiko musikari gazteen V. lehiaketan. Lehiaketa hori, Juan Crisóstomo de Arriaga Bilboko musika kontserbatorioan izango da oraingo barikuan, apirilaren 8an, 17:15ean. Sara Biainek, 12 eta 15 urte bitarteko ikasleen artean lehiatuko da. Orain dela bi urte, Nafarroako Egueseko haraneko lehiaketan parte hartu zuen eta saria lortu zuen. Oraingoan ere, emaitza ona espero du. Arturo Martinez irakasleak dio Sara Biain "oso ondo prestatutik" doala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak